Maun Family

Maun

Jatetxea baino askoz gehiago gara

Geure txokoan, zaporeak nahiz emozioak ospatzen ditugu bisitaldi bakoitzean. Hemen, platerak zerbitzatzen ditugu, baina, horrez gain, esperientzia gogoangarriak sortzen ditugu, bihotzak lotzeko eta zentzumenak iratzartzeko.

“Merkatukoak” esaten digute

Izan ere, jakin badakigu gastronomiaren benetako muina osagaien freskotasunean eta kalitatean dagoela. Egunero-egunero, merkatuko korridoreak zeharkatzen ditugu berez hitz egiten duten eta tradizioaren zein ahaleginaren erakusgarri diren produktuen bila.

Horrela, merkatuko giro dardaratsua daramagu geure sukaldera, eta, bertan, tokian tokikoari nahiz freskotasunari eskainitako oda da plater bakoitza.

0. km-ko osagaiak

Gure jatetxearen filosofiak ospatzea eta gure lurreko aberastasunari zein dibertsitateari onura ateratzea dauka oinarri.

 

Ikatzezko parrilla

Txingarraren magiak gure osagaiak biltzen dituenez, antzinako zaporeen sinfonia sortzen du mokadu bakoitzean.

Hurbiltasuna eta tratu ona

Hemen, irribarre bakoitza agur zintzoa da; eta plater bakoitza, gure maitasunaren zein arduraldiaren adierazgarri.

Follow us

Instagramen jarraitu

Erreserbatu

Online

Telefonoz

Whatsapp bidez